Sarrera formularioa






Pasahitza berreskuratu nahi?
Konturik ez? Berria sortu

Galde-sortak

Zenbat EJC konbentzioetan egon zara?
 

Visitors Counter

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter
Thank you arrow Borondatezko
Boluntarioak PDF Inprimatu E-posta
Imaginatzen al duzu karparik gabeko topaketa bat? Soinu teknikaririk gabeko galarik? Garagardorik gabeko renegaderik? Zerbitzaririk gabeko tabernarikk? Zakarrontziak gainezka? Paperik gabeko komunik? Itzuli gabeko web orririk?

Ba EJC hori guztia eta gehiago da. Eta horretarako zure laguntza behar du. EJC malabaristek malabaristentzat egiten duten topaketa bat da, horretarako boluntario askoren laguntza behar du. Erraza ematen du baina ez da: EJCn eginten den guztia boluntarioek antolatu eta egiten dute.

Edozein izan daiteke boluntario. Astebeteko topaketan denbora asko daukagu malabareak egiteko. Egunero ordu bat edo pare antolakuntzari laguntzeko ateratzen baditugu , lana hobeto banatua egongo da eta errazagoa izango da denontzat. Horretaz gain, momentu oro zure esku dago lanean dagoenari esku bat botatzea.

Baina boluntarioen lana ez da  topaketaren astean zehar bakarrik beharko. Egun batzuk lehenago laguntzaile askoren beharra izango da, karpak montatzeko, apaintzeko, argiak jartzeko... Zuk egiten dakizuna ere ondo etorriko zaigu!

;) Lotsatia al zara? Hizkuntzak praktikatu nahi al dituzu? Mundu guztiko jendea ezagutu? EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO! Ordu bete sarrera kontrolatzen pasa ta gero zazpi urtetan Euskal Herrian baino jende gehiago ezagutuko duzu!!

Zure laguntzarekin zihur topaketa hobea izango dela.

ADI EGON Boluntario izateko izena emateko, mahai bat egongo da topaketan, baina nahi izanez gero oraintxe bertan egin dezakezu boluntario fitxa beteta. Hori bai, aurretik laguntzera etorri nahi baduzu lehenengo boluntario fitxa bidali beharko diguzu.

ESKERRIK ASKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!